2013/05/13

HABITATA III, hiri elementua.


   Habitata. Azken lauhilabete honetan landutako gaiaren inguruan hausnartuz, Trinitate Plazari egokitutako hiri elementu bat diseinatzea da ariketa honen xedea. Giza hartuemanak egiteko eta sozializaziorako elementu bat, herritarren beharrak eta nahiak betetzeko. Denbora bateko elementu bat izan behar da, betikotasunik gabe. 

   Aurreko post-ean alde zaharreko hainbat pertsonei egindako elkarrizketak jarri nituen. Horri esker, eta baita espazio publikoetako elementuen zenbait liburu begiratuz, inspiratu nintzen.  Erabilera asko izatea nahi nuen, baita ere plazako zenbait lekutan kokatu daitekeena, emango zaioin erabileraren arabera leku estrategikoetan jartzeko.

   Aterpe bat egitea iruditu zitzaidan egokiena, eta aterpe horrek erabilera desberdinak edukitzea. Rintala Eggertsson-en "Migration" proiektua hartu nuen habiapuntu, La Cebadako gradekin erlazionatu nuen eta bide horretatik jarraitu nuen, bere egitura oinarri hartuz.

Migration:




La Cebadako gradak:

   Azkenik, zenbait aldaketa ondoren, diseinua erabaki nuen eta plano eta maketekin lan egin nuen.

   Elementu aldakorra da, azal desberdinak izan ditzazke (beira, egur edo estali gabe utzi daiteke) eta baita posizio desberdinak hartu ditzazke elementua biratuz (horrek erabilera desberdinak izatera laguntzen du). Estabilitatea lortzeko lurrera anklai batzuen antzera pieza batzuk lotu behar dira, baina lurra eraldatu gabe, bakarrik lau zulotxo pieza bakoitzeko, horrek mugikortasuna ematen dio, plazako gune ezberdinetan jartzeko.
  
   Egurrezko egitura, material jasangarri eta arina, erraz egiten da; egurrezko listoi guztiek 20x20 cm ko sekzio bera dute, desberdintasuna luzeera eta bukaerako mozketa da. Listoiak lotzeko eta egitura zurruna izateko, pieza zurrun bat sartu behar da (planoetan azaltzen da nola) eta ondoren egitura indibidual bakoitza lotzeko habeak jartzen dira. Beirazko eta egurrezko piezak neurrira egin behar dira, ondo enkajatzeko, baita ere gradak jartzeko piezak.

   Erabilerei buruz, zenbait ideia izan ditut, adibidez erakusketak egin daitezke, festetan txozna funtzioa bete dezake, gradak jarriz bai gazte heldu eta haurren topaleku izan daiteke, etab. 

   Hau izan da lanaren emaitza: 




 




   Bi maketa egin ditut, 1/50 eskalan dagoena egituraren zati bat da, hobeto ulertzeko.










No hay comentarios:

Publicar un comentario