2013/05/13

HABITATA III, hiri elementua.


   Habitata. Azken lauhilabete honetan landutako gaiaren inguruan hausnartuz, Trinitate Plazari egokitutako hiri elementu bat diseinatzea da ariketa honen xedea. Giza hartuemanak egiteko eta sozializaziorako elementu bat, herritarren beharrak eta nahiak betetzeko. Denbora bateko elementu bat izan behar da, betikotasunik gabe. 

   Aurreko post-ean alde zaharreko hainbat pertsonei egindako elkarrizketak jarri nituen. Horri esker, eta baita espazio publikoetako elementuen zenbait liburu begiratuz, inspiratu nintzen.  Erabilera asko izatea nahi nuen, baita ere plazako zenbait lekutan kokatu daitekeena, emango zaioin erabileraren arabera leku estrategikoetan jartzeko.

   Aterpe bat egitea iruditu zitzaidan egokiena, eta aterpe horrek erabilera desberdinak edukitzea. Rintala Eggertsson-en "Migration" proiektua hartu nuen habiapuntu, La Cebadako gradekin erlazionatu nuen eta bide horretatik jarraitu nuen, bere egitura oinarri hartuz.

Migration:




La Cebadako gradak:

   Azkenik, zenbait aldaketa ondoren, diseinua erabaki nuen eta plano eta maketekin lan egin nuen.

   Elementu aldakorra da, azal desberdinak izan ditzazke (beira, egur edo estali gabe utzi daiteke) eta baita posizio desberdinak hartu ditzazke elementua biratuz (horrek erabilera desberdinak izatera laguntzen du). Estabilitatea lortzeko lurrera anklai batzuen antzera pieza batzuk lotu behar dira, baina lurra eraldatu gabe, bakarrik lau zulotxo pieza bakoitzeko, horrek mugikortasuna ematen dio, plazako gune ezberdinetan jartzeko.
  
   Egurrezko egitura, material jasangarri eta arina, erraz egiten da; egurrezko listoi guztiek 20x20 cm ko sekzio bera dute, desberdintasuna luzeera eta bukaerako mozketa da. Listoiak lotzeko eta egitura zurruna izateko, pieza zurrun bat sartu behar da (planoetan azaltzen da nola) eta ondoren egitura indibidual bakoitza lotzeko habeak jartzen dira. Beirazko eta egurrezko piezak neurrira egin behar dira, ondo enkajatzeko, baita ere gradak jartzeko piezak.

   Erabilerei buruz, zenbait ideia izan ditut, adibidez erakusketak egin daitezke, festetan txozna funtzioa bete dezake, gradak jarriz bai gazte heldu eta haurren topaleku izan daiteke, etab. 

   Hau izan da lanaren emaitza: 




 




   Bi maketa egin ditut, 1/50 eskalan dagoena egituraren zati bat da, hobeto ulertzeko.










2013/05/08

Trinitate Plazaren inguruko elkarrizketak.

   Azkeneko proiektu hau egiteko, ezinbestekoa zen alde zaharreko jendeari ea zer nahi zuen galdetzea. Horretarako, bideokamara hartu eta kalera atera ginen zenbait lagun. Hau izan da lanaren emaitza:

Galdera: 
-Alde zaharrean dauden beharrak ikusita, zein aldaketa egongo zenuke trinitate plazan?

Erantzunak:


1.- Ba gu oso gustura etortzen gera hona umeekin. Agian aterperen bat jarriko nuke, baina umeak oso gustura etortzen dira.


2.- Bueno ba nik hor dagoen bolatoki hori irekiko nuke. Eta sarrera horrela ondo dago. 


3.- Ba igual jarriko nuke zerbait, aterpe bat horrela ez bustitzeko. Baina ondo dago dagoen bezala.


4.- Nik irekiko nuke sarrera zeren batzuetan ezin da sartu giltzekin ixten dutelako, eta igual aterpe bat ere, euria egiten duenean “ farretan”  ateratzeko ondo dago.


5.- Ba hemengo bizilagunak kexatzen dira polikiroldegirik ez dagoela, nahiz eta bi liburutegi izan kultur etxerik ez dutela, biltzeko gunerik ez dutela, zaratarekin ere kexatzen dira. Kultura eta zarata … aisialdi neurtuak gauean. Bestalde bigarren hezkuntzako ikasleak Antiguaraino joaten dira, 12 urterekin bizikletak hartu eta Antiguaraino joan behar dute, beraz hemen eskolaren bat ere, badago lehen hezkuntzakoa, baina bigarren hezkuntza 16 urtera arte derrigorrezkoa da eta ez dago. 


6.- Oso orokorra da. Nik egingo nuke tipo gaztetxe bat baino gaztetxe izena gabe, zeren izen horrek ia gazteei mugatzen die. Umeentzat toki bat edukitzea, Antxeta bezalakoa. Helduentzat espazio bat eta gazteentzat beste bat; kulturari bideratutakoak. Eta euskarari. 


7.- Kofradia botako dutenez, Trinitate plazan portuarekin lotura ematen dion zerbait jarriko nuke. Taberna bat jartzea ere ondo legoke, plazak giro hobea izan dezan eta aterpea jartzearena ere ez dut uste ideia txarra denik.

2013/05/01

Kaiolak, aterkiak eta burbuilak; Javier Echepare.

"Como paradigmas para la producción espacial en arquitectura y otras arquitecturas de la promiscuidad."

   Javier Echepare, gure eskolako ikasle ohia, hitzaldi bat ematera etorri zen. Hiru elementu hauek, kaiolak, aterkiak eta burbuilak, sor ditzazketen espazioei buruz hitz egin zigun.



   Kaiolak:
Guretzat kaiolak askatasuna kentzeko espazioak dira. Baina Echeparek hausnartzera gonbidatu gintuen, kaiolak ez dutelako hori sortzen, kaiolak espazio ezberdinak bereizten dituzte baina banaketa zurrun bat egin gabe, kaiolen tarteak direla eta. Aske egonda, bisualki espazio jarraia izan daiteke, baina espazio "itxi" bat lortu dezakegu. Esaterako, berak Farnworth etxea aipatu zuen, besteak beste:





   Aterkiak:
Euritik babesteko erabiltzen ditugun estalki hauek arkitekturara eraman ditzazkegula proposatzen du. Abantaila garrantzitsuena, horma eza da, estalki handi bat lortu dezakegu. Materialei arintasuna ematen die bisualki.





   Burbuilak:
Burbuilak espazio baten barnean beste espazio bat sortzen du, tentsioan.


2013/04/25

Especies de espacios.

   Espazio motak. Espazioaren hausnarketa bat egiten du Georges Perec idazleak.


 
   Ohikoa dena aldatzen du, ohikoak diren espazioen zentzua bilatu eta buelta ematen die; "Evidentemente es dificil imaginar una casa que no tuviera puerta". Espazio ezberdinei buruz, txikietatik handietara (orritik, ohetik, logelatik pasaz Europa eta mundura iritsiz) hausnartzen du, eta hausnartzera eramaten gaitu.

   Guk, gizakiok, espazioak gure beharretara egokitu ditugu, espazioak sortuz (edo eraldatuz?) eta espazioen barruan elementuak ezarriz. Dena bere funtzioarekin. Baina nun bukatzen da funtzionala? Azkenean, guretzat ohikoa dena, erakutsi nahi izan digutena da. Espazioak sailkatzeko ideiak erakutsi dizkigute era batean edo bestean, kulturaren bitartez adibidez, ikuspuntu horretatik urruntzen gaitu. Espazio publiko eta pribatuetan mugitzen gara etengabe, tamaina  eta forma ezberdinetakoak, betebehar ezberdinetakoak. Hitz gutxitan: "Vivir es pasar de un espacio a otro haciendo lo posible para no golpearse".

  Bere oroitzapenen bitartez eta orriaren espazioarekin jolastuz lortzen du dena. Literatur arkitektura eginez.

2013/04/02

HABITATA II, Arkitektura Eskolako sarrera zaharrean.

   Bigarren lan honetan, hiru leku izan genituen aukeran: eskolako sarrera zaharreko plaza, eskola pareko plazaren ertz bat eta eskola atzeko etxe batzuen beheko estruktura. Hiru lekuetan egon ondoren, gehien gustatu zaidan lekua aukeratu det: sarrera zaharreko plaza. Hasieratik deskartatu nuen eskolako atzeko etxeen beheko estruktura, ez zidalako deitzen... Ez dauka hara iristeko bide egokirik eta ez zait erakargarria iruditzen; hala ere, planoak ematea punto positibo bat zen. Beraz, dudan negoen plazako ertzarekin eta sarrera zaharrarekin. Azkenik, sarrera zaharra aukeratu det, gehien gustatzen zaidana delako alde batetik; eta bestetik, Trinitate Plazan egindako aldaketek izan duten "arraskasta" ulertu ondoren ez zitzaidan erraza egingo plazako ertz bat aldatzea hor bapatean etxe bat jarriz, bestea baino zailagoa dela uste dut. Hala ere, eguzki asko dauka eta nik aukeratutakoak ordez, ez. Hori ikusten det alde negatibo nabarmenena.










   Lekua aztertu, neurriak hartu eta lekuaren lan maketa egin nuen. Baina zuzendu beharko det Magisteritza eta Arkitektura eskoletako fatxadak ez ditudalako ondo jarri. Nik han zeudela markatu nahi nuen, beltzez (itzala sortzen zutelako plazan); baina irakasleak esan zigun bezala, lekuko faktore garrantzitsuak dira lekuko muga inponenteak direlako eta fatxadaren benetako altuerarekin egin behar dira maketan.


   Hasieran pentsatutako proiektuak logela bat goian zuen, eta lan gunea beheko solairuko espazio irekian zegoen, sukaldea eta egongelarekin batera. Gainera komuna iskina batean zegoen, horrek espazio zentraletik ibiltzeko bide bakar bat sortzen zuen.






  Azkenean, plazan espazio gehio aprobetxatu nezakeelako eta beste alde batetik tenpletearekin gehiago integratzeko, zabalago egin nuen oina. Horrela, beheko pisuan 3 logelak jarri nituen eta goiko espazioa lanerako gela bat bihurtu nuen. Aparte, komuna espazio zentralaren erdian jarrita, bere inguruan bide ezberdinak egiteko aukera sortu nuen, espazioa modu ezberdinetan erabili ahal izateko ere. Emaitza hau izan da: